🚀 go-pugleaf

RetroBBS NetNews Server

Inspired by RockSolid Light RIP Retro Guy

Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11199

Gure kostaldeko zetazeoak

#11199
From: Lagun Batzuen
Date: Sun, 17 Apr 1994 16:19
50 lines
3629 bytes
----------------------------Original message----------------------------


                         GURE KOSTALDEKO ZETAZEOAK

   Euskal Herriko egunkariek behin eta berriro errepikatu dute berria:
Kantauri Itsasoan zetazeoen presentzia gora doa azkeneko hilabeteetan.
Eta era berean animalia hauen agerpenak zenbait euskal portu eta
hondartzetan.  Hau justifikatzeko, Jaime Tejedor, Pasaiko Kofradiaren
Lehendakariak esaten zuen orain gutxi, hori arrain ugaritzsunaren
ondorioa izan zitekeela.  Esan ez zuena izan zen, baleak eta izurdeak gure
betiko auzokideak izan direla, eta arraroa ez dela ikustea, kontrakoa
baizik, hau da, ugaztun hauen eskasia.

   1991. urtean Alvaro Castells eta Manuel Mayo ikertzaileek penintsulako
zetazeoei buruzko lana aurkezten zuten.  Honen barruan aipatzen zen
Mediterraneo eta Atlantiko Ozeanoko kostaldeetan ia hogeitamer zetazeo
espezie desberdin ikus daitezkeela.  Horrietako gutxienez hogeitabat
agertzen diren gorpuak izaten dirai izan daitezke, noski batzu besteak
baino ugariagoak.

   Sarrien ikusten direnen artean hauek aipatuko ditugu: Zere arrunta
(Balaenoptera physalus), Izurde pilotua (Globicephala melaena), Izurde
muturmotza (Grampus griseus), Izurde arrunta (Delphinus delphis),
Izurde marraduna (Stenella euphrosyne)... Garai batean hain ezaguna zen
Euskal balea (Eubalaena glacialis) Gipuzkoan 1952. urtean ikusi zen
azkeneko aldian; gaur egun aurki daiteke oraindik Groenlandia eta Azores
Irletan eta 1977. urtean, Galizako kostaldean bi bale ikusi ziren ere.

   Dena dela, animalia hauen ikerketan hutsune nabaria dago gure
kostaldean hutsune nabaria dago gure kostaldean.  Ikertzaile gehienek
azpimarratzen dute Euskal Herritik oso datu gutxi eskuratzen dituztela.
Horrek ez du esan nahi ez dagoenik, datu falta dagoela baizik.

   Itsas ugaztunen ikerketak normalean oztopo handiak aurkitzen ditu.
Zetazeoak ez dira ikusteko errazak eta, gainera, identifikatzeko
zailtasun haundiak izaten dira. Horregatik, datuen iturri nagusia plaietan
agertzen diren gorpuak izaten dira.  Hori dela eta, garrantzi handia
dauka aurkitzen diren animalia guztien datuak zabaltzeak, itsas-etxe
ozeanografikoetarra edota talde ekologistengana joz, hauek datu
bilketa egin dezaten.

   Aste haueten nabarien izan den espeziea Zere arrunta izan da (ikus
goiko argazkia).  Bale honek hogei metro inguruko luzera izaten du
eta hirurogei tona gutxienez.  Mundu guztiko itsasoetan aurki daiteke
eta zeharo animalia inofetsiboa da.


Testua: Joxerra Zabala
egin - Osteguna, 1994eko apirilak 7
Technical Details
Message-ID: <BASQUE-L%94041712192972@CUNYVM.CUNY.EDU>
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!newsserver.jvnc.net!news.cac.psu.edu!psuvm!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB

Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit
X-Google-Thread: 112301,49548e97fd1d57d,start
X-Google-Attributes: gid112301,public
X-Google-ArrivalTime: 1994-04-17 09:19:18 PST
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!newsserver.jvnc.net!news.cac.psu.edu!psuvm!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB
Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU
Newsgroups: bit.listserv.basque-l
Comments: ********************************************************
Comments: * The following "Approved" statement verifies header   *
Comments: * information for gateway passage.  No approval of the *
Comments: * content is implied.                                  *
Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU                              *
Comments: ********************************************************
Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET
Message-ID: <BASQUE-L%94041712192972@CUNYVM.CUNY.EDU>
Date: Sun, 17 Apr 1994 12:19:18 EDT
Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET>
From: Lagun Batzuen <JL0BB@CUNYVM.BITNET>
Subject: Gure kostaldeko zetazeoak
Lines: 49