Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11226Re: Benetazko euskal izenak?
From: Fco.Javier Herrera Lotero
Date: Fri, 11 Mar 1994 15:24
Date: Fri, 11 Mar 1994 15:24
78 lines
4514 bytes
4514 bytes
----------------------------Original message---------------------------- :Kaixo xarezaleok, Kaixo, Mikel nola zabiltz konpiladore irakasketa hortan? :Gorka izenari buruzko mezu batzu irakurri dira gure zerrendan. :Ez nekien Gorka errusieratik zetorrenik, baina banekien Koldobika :Ludovicus izenetik atera zutela. Hona hemen nire zalantza: zein :dira jatorrizko euskal izenak eta zein 'asmatutakoak' (i.e., post-Arana, :'ikastola' eta 'izparringi' eta holako monstruoen antzekoak)? : :A, eta emakume izenak? "-ne" bukaera dutenak, jatorrizkoak al dira :(adib., Aintzane, Jaione, etab.). Ez. Den-denak Arana-Goiri'k asmatutakoak. :Hona hemen adibide batzu nire puntua argitzeko: : : Gaztelaniazkoa 'Herrikoia' 'Asmatutakoa' (post-1890?) : : Pedro Peio, Peru(?) Kepa (Cefas?) : Luis Luis, Luix Koldobika (Ludovicus) : Maria Mari (eta antz.) Miren Zuzen zaude. Kepa 'Caifas'tik atera zuen; Miren, berriz, "Miriam"tik. Zehazkiago esango nuke Koldobika "Clodovico"- "Clodoveo"tik. Aranaren asmakuntzak obe ulertzeko, bi arau kontuan behar ditugu: garbizalekeria eta berak uste zuen euskaldunen fonetika nazkatasuna. Horrela, euskaldunek ezin ahoskatu zuten 'f' eta -a'z bukatzen zuten gizonezkoen izenak berebiziko itsusi zitzaizkien. Adibidea ikusi dezagun : Salbador izena. Aspaldidanik horrelaxe esaten du herriak (gogora Xalbador bertsolaria). Baina 'salbatu' ez da euskerazko hitz garbirik. Zer da 'salbatu', ba? Gaitz atera. Eta 'salbatua'? Gaitz gabea, edo horrelako zerbait. Konponketa batzu ondoren,... tatxan! hona hemen izen zuzena: Gaizka (?!) (Lagungarria: gaitz gabe -> gaizkabe => gaizka(be)tu => gaizka-tzaile) Beste bat: Frantzisko izena. Oso zabaldua dagoen izena, hain zuzen. Ta gainera, kuttun-laburpen askorekin: Praixku, Patziku, Patxi ta abar. Badakigu 'f' ezinezkoa dela (beno, laburpenak ikusita, txorakeri uts ez du ematen), beraz Prantzisko. Baina, pr- bikote ori ez dirudi naiko euskalduna; beraz, Pantzisko. Halaere, gizonezko izenek ez dute inoiz -a'z bukatzen; beraz, Pantziska. Baina, horrelaxe esaten omen dio herriak Francisca izena duen emakumezkoari; beraz, Pantzeska. Izugarria. Azkenekoa: Gorka. Txit erreza, aizue. 'Jorge'tik abia gaitezen: horra doinu nazkagarria, erderazko 'j' hori! Horregatik: j->g. Gorge. Baina, gizonezkoentzat: Gorga. Beharbada 'orga' (gurdi)ren antzeratsuegi; ta gainera, gogora eufoni-legea: gato -> katu. Hortaz, Gorka. :Gai honi buruzko iritziak entzun (barka, irakurri) nahi nituzke. Hala ta guztiz ere, ez dut uste lotsagarri denik. Izen guztiak inoizko-inongo asmakuntza dira. Norbaitek asmatu, herriak onartu. Gogozko ez zaigunak gizalditik gizaldira ahaztu egiten ditugu. Gaur egun Hipolito edo Eufrasia'z beren aurtxoa bataiatzera egiten duten aitamek par bapoak eragingo diete familiko eta auzokoei. Garikoitz edo Tamara, berriz, oso politak (eta modeeernoak) direla esango dute gehienek. : Agur Ea, ba, Mikel: euskeraz konpiladore garbi-garbi nola esan? ;-) Agur beroa, F.J.Herrera-Lotero vax242@tid.es
Technical Details
Message-ID:
<9403111035.AA22835@tidos.tid.es>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!newsserver.jvnc.net!yale.edu!yale!gumby!newsxfer.itd.umich.edu!sol.ctr.columbia.edu!howland.reston.ans.net!paladin.american.edu!auvm!tidos.tid.es!vax242Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit
X-Google-Thread: 112301,871f0930c0a2561b
X-Google-Attributes: gid112301,public
X-Google-ArrivalTime: 1994-03-11 07:24:16 PST
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!newsserver.jvnc.net!yale.edu!yale!gumby!newsxfer.itd.umich.edu!sol.ctr.columbia.edu!howland.reston.ans.net!paladin.american.edu!auvm!tidos.tid.es!vax242
Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU
Newsgroups: bit.listserv.basque-l
Comments: ********************************************************
Comments: * The following "Approved" statement verifies header *
Comments: * information for gateway passage. No approval of the *
Comments: * content is implied. *
Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU *
Comments: ********************************************************
Return-Path: <@AUVM.AMERICAN.EDU,
@CUNYVM.CUNY.EDU:owner-basque-l@CUNYVM.CUNY.EDU>
Return-Path: <EGMBH@CUNYVM.CUNY.EDU>
Return-Path: <@CUNYVM.CUNY.EDU:LISTSERV@CUNYVM.CUNY.EDU>
Return-Path: <@CUNYVM.CUNY.EDU:vax242@TIDOS.TID.ES>
Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET
Message-ID: <9403111035.AA22835@tidos.tid.es>
Date: Fri, 11 Mar 1994 10:24:16 EST
Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET>
From: "Fco.Javier Herrera Lotero" <vax242@tidos.tid.es>
Subject: Re: Benetazko euskal izenak?
Lines: 77