🚀 go-pugleaf

RetroBBS NetNews Server

Inspired by RockSolid Light RIP Retro Guy

Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11269

Patxi Ezkiaga: Poesia mistikoa

#11269
From: Lagun Batzuen
Date: Tue, 03 May 1994 18:38
64 lines
5152 bytes
----------------------------Original message----------------------------
     PATXI EZKIAGA: <<POESIA MISTIKOA PURI_PURIAN DAGO GAUR EUROPAN>>

   Xabier Lete, Artze, Irigoien eta Ezkiaga dira poesia gure artean
traszendentziarekiko leiho bezala darabiltenak, baina askok besterik
uste isango badu ere, ez da korronte hori zaharkitua dagoen jarrera bat,
Europan zehar. Patxi Ezkiagak dioenez, indarrean baitago joera hori.
"Estatu mailan Jose Angel Valente bide horretatik ari duk eta nik
irakurtzen ditudan poeta ingeles dezente zebiltzak bide horretatik",
esaten du.
   Euskal Unibertsitateak argitaratu dio egunotan "Haize hurbila", bere
poema guztiak biltzen dituen liburua. "Izenburu hori jarri zioat, zeren
haizea izadiaren elementu garrantzizkoa izanik, nik halako pateismo
batean sinesten dudalako eta "hurbila", bada, nere ustetan, poesia ezer
izatekotan, komunioa delako, irakurlearekiko komunioa."
   Felipe Juaristi, Igerabide eta abar luzea aritau da poema horiek iztultzen.
<<Nahikoa erotuta bukatu omen ditek gizagajoek, --esaten du Patxik--, poema
asko metrika eta errimarekin eta musikalitate berezi batekin eginak duadelako.
Nik neuk gehien maite nuen poemarioa, "Keiku" eta beste izenekoa, hartu
nian ingelesera neure kontura itzultzeko, uste bainuen unibertsitate mailako
argitarapen batek, munduko unibertsitate askotara zabaltzen direlako,
ingelesez ere behar zuela. Ingelesez doa eta poemario hori erabili diat
orain dela hamabost egun Nevadako unibertsitatera egin dudan bisita batean
errezitalak egiteko. Hizkuntza Arrotzeko Departamenduko irakasle pilo bat
eta unibertsitate horretako Euskal Arazoetako departamenduak bildutako
ikasleak nere poemak inglesez ikasleak nere poemak inglesez errezitatzen
jarri nitian, nik neuk armonikarekin hemengo aire batzuk jotzen nituen
bitartean. "Maita nun zira", "Goizian goizik," "Eusko gudariak" eta beste
zenbait jo nitian eta bukatu nuenean, irakasle horietako batzuk etorri
zitzizkidan azken aire eder hori zein zen galdezka.>>

Terrezako paseoak

   Patxi Ezkiagaren egunbeteko programak bi une ditu beste guztiak oinarritzen
dituenak. "Goizeko 7,30ak aldean, meza entzun eta gero, terrazara igo eta
orbubeteko kontemplazioa edo gogoeta egiten diat paseatuz. Berdin dio eguraldi
ona edo txarra egin. Gehienetan poemak irakurriz egiten diat ordubete hori,
euria are badu goardosol baten azpian. Arratsalde bukaeran beste orduerdi bat
egin ohi diat, jeneralean elizako isiltasunean, eta hor maiz idatzi egiten
diat. Gogoetaren bidez pertenentziaren zentzua hartzen diat, nongotasunarena.
Nere burua nonbaitekoa dela ikusi behar diat eta norbaitekin harremanetan
nagoela. Norbait hori abosolutua duk alke batetik eta neuk lan egiten dudan
erakundea, La Lallekoa, bestetik, esan zuen.

   Motxilan boligrafoa eta libreta bat hartu eta Izaba aldeko mendietan
barrena asteburuetan etengabe dabilen poeta hau izadiarekiko esperientzia
horietz askotan baliatzen da bere poesigintzan. <<Gauzen zeratasuna iheskorra
dela ikasten diat naturatik eta nolabaiteko gauzen ebaneszentzia horrek
mugazia batean bizi garela frogatzen ziguk eta mugazia horrek bere aldetik
nostalgia bat pizten dik gure baitan. Pentsatzen diat haurtzaroan badugula
biltzen gaituen nolabaiteko batasun bat, adinarekin galdu ondoren paradisu
bezala izendatzen duguna. Batasun orekatzu hori ez duk utopia bat besterik,
baina utopia horren nostalgiarekin bizi gaituk, galdutako paradisuaren
amets horrekin>>, segitu zuen.

   Maitasunak ere badu zerikusirik nostalgia honekin. <<Maitasunean hezitzeko
sentitzen fugun ausentzian sakondu behar diagu eta nere kasuan ausentzia hori
bikoitza duk: alde batetik figura femenino baten ausentzia onartua diat, nahiz
eta emakume adiskide asko eta onak ditudan eta Jainkoaren ausentzia ere
sentitzen diat bestetik, eta asuentzia hori ere nik nahiko nukeena baino
sakonagoa duk. Nere poesia heriotzetik bizitza kantatzen duenaren ahotsa
dut alde horretatik begiratuta.>>

JA -1994 Apirila. 23 Larunbata - egin - kultura
Technical Details
Message-ID: <BASQUE-L%94050314395821@CUNYVM.CUNY.EDU>
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!Germany.EU.net!EU.net!howland.reston.ans.net!europa.eng.gtefsd.com!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB

Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit
X-Google-Thread: 112301,2ba78a48c6a715bf,start
X-Google-Attributes: gid112301,public
X-Google-ArrivalTime: 1994-05-04 02:33:29 PST
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!Germany.EU.net!EU.net!howland.reston.ans.net!europa.eng.gtefsd.com!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB
Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU
Newsgroups: bit.listserv.basque-l
Comments: ********************************************************
Comments: * The following "Approved" statement verifies header   *
Comments: * information for gateway passage.  No approval of the *
Comments: * content is implied.                                  *
Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU                              *
Comments: ********************************************************
Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET
Message-ID: <BASQUE-L%94050314395821@CUNYVM.CUNY.EDU>
Date: Tue, 3 May 1994 14:38:36 EDT
Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET>
From: Lagun Batzuen <JL0BB@CUNYVM.BITNET>
Subject: Patxi Ezkiaga: Poesia mistikoa
Lines: 63