Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11277Toubon lege proiektua...
From: Lagun Batzuen
Date: Fri, 06 May 1994 17:11
Date: Fri, 06 May 1994 17:11
32 lines
2907 bytes
2907 bytes
----------------------------Original message----------------------------
TOUBON LEGEAREN KONTRA, PROTESTA MUGIMENDUA HASI DA
---------------------------------------------------
Frantsesaren babesteko legearen presentazioa dela eta, segidan
protesta anitz sortu da Estatu frantses osoan zehar, bereziki
Iparraldean, Euskal Kultur Erakindearen (EKE) azken Biltzar
Nagusikari, Pizkundea, Iparraldeko elkarte kulturaren Federazioak
eta baita Euskaltzindiaren ordezkariak beren grina agertarazi diete
han ziren hautetsi eta Estatuaren ordezkariei.
Bestalde, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak ere, agiri
luze baten bidez erakutsi ditu bere preokupazioneak, galdetuz
<<Toubon lege proiektua, euskararentzat, gaizpide berri bat?>>
denez. Horren kariaz EHEk oroitarazten du nola 1975ean onartua izan
den legea, sekulan ez dela aplikatua izan eta salatzen duenez
<<lege--egileak zigor eta amanda gogorrak ezarri gogo ditu>>.
Elkarte honek azpimarratzen arabera, lege hori ez da erabilia
izanen euskararen kontra>>, baina bere ustean, <<euskararen
erabilpen publikoa Toubon legearen izenean debekatua edo zigortua
izanen da. Bakoitzean auzi bat egin genezake <<lege-egilearen
izpiritua>> zein den argudiatuz. <<Bitartean, amanden eta
tribunalen gastuz itota ibiliko gar>>.
Bestalde, Euskal Herrian Euskarazek galdegiten du ere
hizkuntza tipituen babesteko lege bat eta gogorki salatzen du
<<Konstituzio aldaketa, zer gertatu den ikusirik, arrazoin osoa
dugu mesfidatzeko. Gure hizkuntzak Lege honetatik kanpo direla
dioen legeontze bat beharrezko du. Hori gabe, Frantziak Europako
izpiritua ezagutu ez duela eta gure hizkuntzen mespretxuaz bere
politika kolonialista jarraiki duela salatu beharko dugu>>,
bukatzen du euskara defentsaren aldeko elkarteak.
Technical Details
Message-ID:
<BASQUE-L%94050613112679@CUNYVM.CUNY.EDU>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!get.hooked.net!decwrl!decwrl!amd!netcomsv!netcomsv!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BBShow Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit X-Google-Thread: 112301,405a1b45364dcf41,start X-Google-Attributes: gid112301,public X-Google-ArrivalTime: 1994-05-06 10:11:18 PST Path: arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!get.hooked.net!decwrl!decwrl!amd!netcomsv!netcomsv!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU Newsgroups: bit.listserv.basque-l Comments: ******************************************************** Comments: * The following "Approved" statement verifies header * Comments: * information for gateway passage. No approval of the * Comments: * content is implied. * Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU * Comments: ******************************************************** Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET Message-ID: <BASQUE-L%94050613112679@CUNYVM.CUNY.EDU> Date: Fri, 6 May 1994 13:11:18 EDT Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET> From: Lagun Batzuen <JL0BB@CUNYVM.BITNET> Subject: Toubon lege proiektua... Lines: 31