Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11286Euskadiko Balletak <<Giselle>>
From: Lagun Batzuen
Date: Thu, 12 May 1994 14:01
Date: Thu, 12 May 1994 14:01
43 lines
3417 bytes
3417 bytes
----------------------------Original message----------------------------
EUSKADIKO BALLETAK <<GISELLE>> AURKEZTU DUTE ATZO ETA GAUR EUSKAL HERRIAN
-------------------------------------------------------------------------
Donostia
Euskadiko Balletak eta zenbait artista gonbidatuk Rafael Marti-k eginiko
"Giselle"ren bertsioa aurkeztu zuten atzo Barakaldon. Artista gonbidatu
horietztik garrantzizkoenak Arantxa Rguelles eta Martin James izan ziren.
"Giselle"ren estreinaldia otsailean egina zuen Euskadiko Balletak, baina
Euskal Herrian aurkeztu gabe zuen ikuskizuna eta Barakaldon egin zuen.
Arantxa Arguellesek hiru urte egin ditu Berlingo Operako Balletarekin eta
abuztuan Dinamarkako Errege Balletera joatekotan da, Peter Schausfus-ekin
lan egiteko. <<Zuzendari batekin ondo konpotzea ezinbestekoa da dantzarisa
batentzat edo hala da behintzat neretzat. Hala ere, inoiz behin kanpoan
lan egitea ere ez dago gaizki eta ni oso pozik etortzen naiz deitzen didaten
bakoitzean>>, esan zuen Arantxa Arguellesek.
Rafael Martik bere aldetik txiki-txikitandik Arantxarekin izan duen lotura
gogoratu zuen eta pertsonaia berria izugarri ondo dagokiola ezan zuen.
Euskadiko Balletak aurten daraman errepertorioan beste zenbait ikuskizun
klasikorekin batean sartzen du "Giselle" eta "Don Quijote" eta "Cascanueces"
ere jarri izan ditu ezenategian eta koreografia propioak ere bai, hala nola
"Majisimo" eta "Elkar."
"Giselle" ballet erromantikoen artean eredugarriena da. Adolph Adam-k moldatu
zion musika Teophile Gautier eta Vernoy Saint George-ren libretoari
jarraiki. <<Nik ballet hau aukeratu badut, Euskadiko Balleta talde heldu
bat dela frogatzeko izan da>>, esan zuen Rafael Martik.
Arantxa Arguellesen bikotea Martin James izango da, Berlingo Operan bikotea
osatzeko ibili ohi den dantzaria.
Denan den, Arantxa Barakaldon egin duen aurkezpenarekin bukatuko du eta
Veronica Vilar-ek hartuko dio txanda. Egin zituzten adierazpenetan bi
"Giselle" izatea ez zegoela gaizki adierazi zuten Balleteko arduradunek,
guztiei eman behar baitzaizkie aukerak.
Gaurko emanaldian, hain zuzen, bigarren dantzarisa hori izango da protagonista
Barakaldon egingo duten emanaldian.
egin - Kultura - 1994 Maiatza. 4 Asteazkena
Technical Details
Message-ID:
<BASQUE-L%94051210013132@CUNYVM.CUNY.EDU>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!get.hooked.net!decwrl!decwrl!amd!netcomsv!netcomsv!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BBShow Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit X-Google-Thread: 112301,4aca15ba7eb850f1,start X-Google-Attributes: gid112301,public X-Google-ArrivalTime: 1994-05-12 07:01:18 PST Path: arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!get.hooked.net!decwrl!decwrl!amd!netcomsv!netcomsv!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU Newsgroups: bit.listserv.basque-l Comments: ******************************************************** Comments: * The following "Approved" statement verifies header * Comments: * information for gateway passage. No approval of the * Comments: * content is implied. * Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU * Comments: ******************************************************** Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET Message-ID: <BASQUE-L%94051210013132@CUNYVM.CUNY.EDU> Date: Thu, 12 May 1994 10:01:18 EDT Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET> From: Lagun Batzuen <JL0BB@CUNYVM.BITNET> Subject: Euskadiko Balletak <<Giselle>> Lines: 42