Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11303Euskaltzaleek bere egin zuten Senpere
From: Lagun Batzuen
Date: Fri, 20 May 1994 22:08
Date: Fri, 20 May 1994 22:08
74 lines
5188 bytes
5188 bytes
----------------------------Original message---------------------------- 94,000 lagun inguru hurbildu ziren Senperera euskararen aldeko festan parte hartzeko. * Iparraldeko jende ugari aurten Herri Urratsen. * Antolatzaileen esanetan, 40-60 milioi pezeta inguru bildu dituzte. ------------------------------------------------------------------------ Kristina LARRA#AGA SENPERE ------------------------------------------------------------------------ Eguraldi ona lagun, milaka eta milaka pertsona hurbildu zen atzo Senpereko lakura Herri Urratsen XI. edizioan parte hartzera. Aurreko eguneko eguraldi axkarrak bestelakorik pentsatzeko bidea eman bazezakeen ere, eguzkiak atzo bat egin zuen Seaskarekin eta ezerk ez zuen ilundu festa-egun arrakastatsua. Zuri#e Mendizabal, ikastoletako Konfederakundeko partaidea izan zen arratsaldean Herri Urratsen balantzea egitez arduratu zena eta oso baikor agertu zen 94. Herri Urratsek izan zuen erantzuna ikusi ondoren. Mendiza- balek eguraldiari erreferentzia egin zion eta berak esan zuenez, herenegun izan zen egun kaxkarrak ez zuen inolako ereginik izan euskararen aldeko festa honetan eta espero zuten bezala lagun ugari, milaka eta milaka, hurbildu zen Senpereko lakura. Zuri#e Mendizabalek adierazi zuenez, gazte eta zahar asko inguratu zen eta partehartze handi honek zera esan nahi du, <<Herri Urrats bizirik dagoela eta euskara Iparraldean goiti ari dela>>. HELDU ETA ZAHARRAK Migel Torres aurtengo ekitaldi honen koordinatzaileak, bere aldetik aurten heldu eta zahar gehiago eta familia gutxiago inguratu zela azpimarratu zuen. Torresek gaineratu zuen aurten Herri Urratsera inoiz etorri ez zen jendea hurbildu zela eta hor barnean 60-70 urteko gizon eta emakume zegoela. Festa giroan murgildu eta ikuskizun eta ekitaldiez disfrutatzeaz gain, jendeak ez zuen ahaztu Seaskari dirulaguntza eskaintzea, azken fienan festaren helburuetariko bat horixe baita, laguntza ekonomikoa lortzea Kanboko Xalbador ikastegiaren 2. mailako lizeoaren eraikuntza-lanak ordaintzeko. Erantzuna, iaz izan zenaren antzekoa izan da aurtengo ekitaldi honetan. Migel Torresek esan zuenez, 40-60 milioi pezeta inguru bildu iren, ikastegi berriaren gastuei aurre egiteko ezin hobeto etorriko zaizkien milioiak. Baina diru kontuak alde batera utzirik, Seaskako arduradunek nabarmendu zutenez, aurten Iparraldeko jende asko abiatu da Senperera, <<iaz baino askoz gehiago>>. Iparraldeko euskaltzaleen presentzia oso interesgarria da antolatzaileentzat <<bide onean daudela ikusten baitute>>. Antolatzaileek ez zuten jendearen kopuru zehatzik aipatu nahi izan atzokoan, baina 80.000 lagun inguru inguratu zirela, bai, onartu zuten. Istripu edo gorabeherei dagokienez, iaz baino istripu gutxiago izan zen, bihotzekoa lagun bati eman arren. RRETENTZIOA Dagoeneko ohitura bihurtu da Hegoaldeko bizilagun askorentzat Herri Urrats festan parte hartzea, nahiz horretarako mugan hainbat ordu igarotzera behartzen dituzten. Aurten ere erretentzioak jasan behar izan zituzten euskaltzale askok, batzuetan auto ilaren eraginagatik eta beste zenbaitetan poliziaren presentziagatik. Beste urte batzuetako gertaerak aurten pairatu ez arren, poliziak hainbat laguni nortasun agiria eskatu zion eta autobus batzuk ere errejistratu zituzten. Hala ere, jendeak oztopoei muzin eginez, Senperera heltzean gertatutako guztiak ahaztu eta festaz gogoz dsfrutatu zuen. Aurtengo ekitaldian antolatutako ekitaldiak arrakasta osoz burutu ziren. Kantaldi guztiak jendez gainezka egon ziren eta giroa benetan paregabea izan zen. Imuntzo eta Beloki, Erramun Martikorena, Tapia eta Leturia eta Anje Duhalde izan ziren beste batzuen artean, egunean zehar aritu zirenak, eta publikoaren aldetik izugarrizko arreta lortu zuten. Kantaldi hauez gain, trikitilariak, bertsolariak, txarangak eta txalaparta nagusi izan ziren Senpereko lakuan eta egun osoan zehar giroa ederki alaitu zuten. egin - 1994 maiatza. 9 astelehena TZ
Technical Details
Message-ID:
<BASQUE-L%94052018090522@CUNYVM.CUNY.EDU>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!demon!uknet!pipex!swrinde!elroy.jpl.nasa.gov!usc!howland.reston.ans.net!gatech!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BBShow Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit X-Google-Thread: 112301,77676244090683a6,start X-Google-Attributes: gid112301,public X-Google-ArrivalTime: 1994-05-20 17:10:21 PST Path: arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!demon!uknet!pipex!swrinde!elroy.jpl.nasa.gov!usc!howland.reston.ans.net!gatech!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU Newsgroups: bit.listserv.basque-l Comments: ******************************************************** Comments: * The following "Approved" statement verifies header * Comments: * information for gateway passage. No approval of the * Comments: * content is implied. * Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU * Comments: ******************************************************** Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET Message-ID: <BASQUE-L%94052018090522@CUNYVM.CUNY.EDU> Date: Fri, 20 May 1994 18:08:53 EDT Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET> From: Lagun Batzuen <JL0BB@CUNYVM.BITNET> Subject: Euskaltzaleek bere egin zuten Senpere Lines: 73