πŸš€ go-pugleaf

RetroBBS NetNews Server

Inspired by RockSolid Light RIP Retro Guy

Article View: bit.listserv.basque-l
Article #128

Re: Nire aitaren etxea defendatuko dut

#128
From: Maskarada Antzerki Taldea
Date: Fri, 30 Oct 1998 00:00
62 lines
3710 bytes
Orain dela urte batzu Maskarada Antzerki Taldeak "Harrizko Aresti Hau" antzezlana egin zuen. Bertan Gabriel Arestien bizitza, lana, pentsamendua isladatzen saiatu ginen. Dramaturgia egiteko orduan Arestiren beraren textuak erabiltzen genituen (Poesia, hitzaldiak, artikuluak, ipuinak, teatro lanak.....), material guzti horrekin puzle moduko bat egiten.
"Nire Aitaren Etxea.........." olerkia ere agertzen zen. Arestiri omenaldi bat egiten zioten poesia hori errezitatuz. Une horretan Aresti agertzen zen eta omenaldia apurtzen zuen hau esaten:   
            
Bai, nire aitaren etxea defendituko dut, baina batez ere abertzale diruruzaleengandik, produkzio bideak sozializa daitezen debekatzen duten sozialistengandik eta herrien autodeterminazioa ukatzen duten demokratengandik. Beraiek bait dira aberrΓ­ triste eta ilun hau eman digutenak, guri, lanaren semeoi, ogia ahotik eta euskara gogotik kentzen digutenak. Poetak kontadurian giltzapetu nahi gaituztenak.
 Euskaldun burges klase horren kontra defenditu behar dugu gure aitaren etxea. Baina ez honela. Hau egiten badakite beraiek ere. Gure folklore aberatsa mistifikatu dugu. Eguzkiaren semeak gara, ongi kantatzen dugu, ongi dantzatzen dugu, gure hizkuntzak ahaiderik ez dazagu, gure kraneoa neurri espezialak ditu, gure odolak halako Rh faktore negatiboa dauka ....... Gure obligazioa betetzetik edozein gauza ametitu eta onartu dugu gure herritasun eta gizontasunaren ezaugarritzat.
Gure egin beharra, ordea, agerian dago. Gure euskara dignifikatu behar dugu, gaurko bizitze modernoarentzat tresna sufiziente bat izan dadin.
Bien bitartean, gure zazpi poesi liburu zazpi erdera diferenteetara itzultzen ez diren bitartean, Nobel Sari bat irabazten ez dugun bitartean, debekatuta dago, neuk debekatzen dut, inork ez du aurrerantzean ezpatadantzarik dantzatuko, inork ez du irrintzinarik botako, inork ez du zortzikorikan kantatuko, inork ez du txapelik jantziko.    
        (Bere irudia duen teloia begiratuaz amorraturik, heldu eta lurrera jaurtitzen  du  honako hau dioelarik:)
Madarikatua izan dadila nire irudia, nire egia, euskal harria ezkutatzeko baino ez badu balio. 
        (Omenaldia egin den tokira igo eta berari dedikaturiko hilarria apurtzen du)
Nire herriaren gaineko azala
harria estaltzen duen 
kolore askotako 
kristal enganagarria 
orain argi eta garbi
deseginen haut 
(mailu batekin 
ala biola batekin?) 

-----Original Message-----
De: Inaki Agirre Perez <inaki.agirre@SI.UNIRIOJA.ES>
Para: BASQUE-L@CUNYVM.CUNY.EDU <BASQUE-L@CUNYVM.CUNY.EDU>
Fecha: viernes 30 de octubre de 1998 15:06
Asunto: Nire aitaren etxea defendatuko dut


>Aupa
>
>Nire aitaren etxea defendatuko dut.
>
>Horrela hasten den olerkiaren hitzak aurkitu nahi ditut. Arestiren
>olerkia delakoan nago, oso ezaguna. Eskura al duzue?
>
>Mila esker
>Inaki
Technical Details
Message-ID: <01be0430$ae48cae0$c66ee0c2@default>
Path: arc1-ca.pugleaf.net!unknown!not-for-mail

Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII
X-Google-Thread: 112301,e0f3734e84c382d2
X-Google-Attributes: gid112301,public
From: Maskarada Antzerki Taldea <mikelmar@EUSNET.ORG>
Subject: Re: Nire aitaren etxea defendatuko dut
Date: 1998/10/30
Message-ID: <01be0430$ae48cae0$c66ee0c2@default>
X-Deja-AN: 406749936
Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.CUNY.EDU>
Content-Transfer-Encoding: quoted-printable
Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU                              *
Comments: ********************************************************
X-Priority: 3
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
X-MimeOLE: Produced By Microsoft MimeOLE V4.71.1712.3
X-MSMail-Priority: Normal
MIME-Version: 1.0
Newsgroups: bit.listserv.basque-l