Article View: bit.listserv.basque-l
Article #207Re: Azken uskalduna?
From: Jonmikel Insausti Mercero
Date: Tue, 11 Aug 1998 00:00
Date: Tue, 11 Aug 1998 00:00
26 lines
1775 bytes
1775 bytes
Kaixo,
Harrigarria! zeren eta denborarekin erronkarri ibaxako hizkuntza
zaharra, uskara, hitz egiten duten lagun berriak azaldu dira.
Orain dela urte batzuk, Fidela Bernat zelakoan geunden. Eta haren
elkarrizketa batzuk baino ez dira gordetzen berak egiten zuen
euskararekin. Baina, garai hartan hala esaten zen, badira bai, zahar
gehiago erronkariera dakitenak, baina isilpean gordetzen dute beren
altxorra.
Ondoren Mikel Velascori -erratuta banaiz Mikelek barka dezaidala-
Gipuzkoako egunkari batean egindako elkarrizketan, honek hala zioen:
orain dela gutxi hil zela ansotar zahar bat, erronkarieraz ikasi izan
zuena gaztetan Aragoiko bailaratik Erronkari Ibaxaraino egindako
joan-etorri anitzetan.
Eta beste Mikelek azkenekoa delakoaren ustetan, edo horren
zalantzan, beste hiztun baten berri ematen digu. Erronkariera hil baina
uskara ez bada, euskara salba dadila!
Bizi deila bai! Bizi dadila, bestela.
Eskuminak zortzigarrenetik!
Jonmikel
Technical Details
Message-ID:
<35CFF5CE.8D622D1F@si.unirioja.es>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!unknown!not-for-mailReferences:
<22341550004196@eusnet.org>Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit X-Google-Thread: 112301,4fb4fc91f3919f23 X-Google-Attributes: gid112301,public From: Jonmikel Insausti Mercero <jonmikel.insausti@SI.UNIRIOJA.ES> Subject: Re: Azken uskalduna? Date: 1998/08/11 Message-ID: <35CFF5CE.8D622D1F@si.unirioja.es> X-Deja-AN: 380026062 Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.CUNY.EDU> Content-Transfer-Encoding: 7bit Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU * References: <22341550004196@eusnet.org> X-Accept-Language: es-ES,eu Comments: ******************************************************** Content-Type: text/plain; charset=us-ascii Organization: Universidad de La Rioja MIME-Version: 1.0 Newsgroups: bit.listserv.basque-l