🚀 go-pugleaf

RetroBBS NetNews Server

Inspired by RockSolid Light RIP Retro Guy

Article View: bit.listserv.basque-l
Article #22

Re: Real Basque cinema

#22
From: Juan Etxenike Almeida
Date: Fri, 09 Oct 1998 00:00
41 lines
2906 bytes
On Fri, 9 Oct 1998, Jose Mallea Olaetxe wrote:

> Kaxo Juan,
> historikoki, EH, mugaldean elebiduna izan dela dirudi, baita erromatarren
> garaian ere, eta agian lehenago, baina sekulotan bihotza euskalduna izan
> du. Azken 50 urtetan bakarrik aldatu da oreka hori. Zer da 50 urte
> milakaekin erkatuz? Horixe nion.
Asko. Historiatzaile ba zera jakingo duzu azken ehun urte honetako
gertakariak mila urtetan baina sakonagoak direla.
Hala ere erdara ez da sartu euskalherrian orain dela berrogeitamar urte
baina pixkat lehenago. Nik ez dut uste gaurko herritarrok arbasoek
sortutako tradizioei edo bizimoduei jarraitu behar ditugula. Generazio
bakoitzak ahal zuen moduan bere bizimodua zegoen denborara adaptatzen
zuen. Hori da euskaldunek egin dutena.
Nik ez daukat inongo proiektua euskalherria euskalduntzeko. Agian
Euskalherri euskaldun bat izatea oso interesgarria izan litekela. Baina
hori jendearekiko errespetua irabazten lor daiteke, ez inposaketaren
bidez. Inposaketa ren bidez lortutakoa beste inposaketa baten bidez
galtzen da.
Orain beste gauza da. Esaten duzu mugetan onar daitekela.
Adibidez Irunen ehuneko 7ak erabiltzen dute euskara egunero. Mapan
begiratzen ba duzu. Irun EHko bihotzean dago. Iparralde, Nafarroa eta
Bascongadas bat eginez. Ez dago EHko mugan, bueno itsasoaren mugan bai
(baina baita ere oso euskaldunak diren herriak ere, Bermeo,
Lekeitio.....).
Ba dira euskara erabilera promozionatzeko eta euskaldunon arteko
harremanak euskaraz errazagoak egiteko. Askotan horrenbeste erdaldunen
artean saila da jakin nor den Euskalduna eta nor ez den. Hori da bide on
bat. Komunitateko errespetua lortzen du euskara promozionatu nahi dutenak.
Baina Irunen (Irunen esaten dut baina ba dira horrelako beste adibide
asko), "CAN'T BE TOLERATED" horiek sentimentu defentsiboak berpizten
dituzte. Eta beste aldetik (hori ultra euskaldunen artean) diskurtso
pseudo fascista harriskutsu bat bihurtzen du. Horregatik uste dut kontuz
ibili behar da adierazpen horiekin.

> Hain zuzen, laster banoa EHra. Eta zu? Ea han elkar ikusten dugun.
Gabonak arte hemen egongo naiz.
Agur
--
Juan Etxenike Almeida
University of Warwick
Technical Details
Message-ID: <Pine.SOL.3.95.981009180952.18439A-100000@primrose>
Path: arc1-ca.pugleaf.net!unknown!not-for-mail
References: <Pine.OSF.3.96.981009081953.21681C-100000@empire.scs.unr.edu>

Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit
X-Google-Thread: 112301,7f28c7d11898de03
X-Google-Attributes: gid112301,public
From: Juan Etxenike Almeida <msrlf@CSV.WARWICK.AC.UK>
Subject: Re: Real Basque cinema
Date: 1998/10/09
Message-ID: <Pine.SOL.3.95.981009180952.18439A-100000@primrose>
X-Deja-AN: 399593518
Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.CUNY.EDU>
Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU                              *
References: <Pine.OSF.3.96.981009081953.21681C-100000@empire.scs.unr.edu>
X-Sender: msrlf@primrose
Comments: ********************************************************
Content-Type: TEXT/PLAIN; charset=US-ASCII
MIME-Version: 1.0
Newsgroups: bit.listserv.basque-l