Article View: bit.listserv.basque-l
Article #27Re: Real Basque cinema
From: Jose Mallea Olaetxe
Date: Sat, 10 Oct 1998 00:00
Date: Sat, 10 Oct 1998 00:00
74 lines
4581 bytes
4581 bytes
On Fri, 9 Oct 1998, Juan Etxenike Almeida wrote: > On Fri, 9 Oct 1998, Jose Mallea Olaetxe wrote: > > > Kaxo Juan, > > historikoki, EH, mugaldean elebiduna izan dela dirudi, baita erromatarren > > garaian ere, eta agian lehenago, baina sekulotan bihotza euskalduna izan > > du. Azken 50 urtetan bakarrik aldatu da oreka hori. Zer da 50 urte > > milakaekin erkatuz? Horixe nion. > Asko. Historiatzaile ba zera jakingo duzu azken ehun urte honetako > gertakariak mila urtetan baina sakonagoak direla. > Hala ere erdara ez da sartu euskalherrian orain dela berrogeitamar urte > baina pixkat lehenago. Nik ez dut uste gaurko herritarrok arbasoek > sortutako tradizioei edo bizimoduei jarraitu behar ditugula. Generazio > bakoitzak ahal zuen moduan bere bizimodua zegoen denborara adaptatzen > zuen. Hori da euskaldunek egin dutena. > Nik ez daukat inongo proiektua euskalherria euskalduntzeko. Agian > Euskalherri euskaldun bat izatea oso interesgarria izan litekela. Baina > hori jendearekiko errespetua irabazten lor daiteke, ez inposaketaren > bidez. Inposaketa ren bidez lortutakoa beste inposaketa baten bidez > galtzen da. > Orain beste gauza da. Esaten duzu mugetan onar daitekela. > Adibidez Irunen ehuneko 7ak erabiltzen dute euskara egunero. Mapan > begiratzen ba duzu. Irun EHko bihotzean dago. Iparralde, Nafarroa eta > Bascongadas bat eginez. Ez dago EHko mugan, bueno itsasoaren mugan bai > (baina baita ere oso euskaldunak diren herriak ere, Bermeo, > Lekeitio.....). > Ba dira euskara erabilera promozionatzeko eta euskaldunon arteko > harremanak euskaraz errazagoak egiteko. Askotan horrenbeste erdaldunen > artean saila da jakin nor den Euskalduna eta nor ez den. Hori da bide on > bat. Komunitateko errespetua lortzen du euskara promozionatu nahi dutenak. > Baina Irunen (Irunen esaten dut baina ba dira horrelako beste adibide > asko), "CAN'T BE TOLERATED" horiek sentimentu defentsiboak berpizten > dituzte. Eta beste aldetik (hori ultra euskaldunen artean) diskurtso > pseudo fascista harriskutsu bat bihurtzen du. Horregatik uste dut kontuz > ibili behar da adierazpen horiekin. > > > Hain zuzen, laster banoa EHra. Eta zu? Ea han elkar ikusten dugun. > Gabonak arte hemen egongo naiz. > Agur > -- > Juan Etxenike Almeida > University of Warwick > Ados nago esaten duzunakin. Nire "can't be tolerated" hizkuntzeri zegokion, ez jendeari (uste nuen pondu hori atzo argitu nuela). Euskarak gaur arte iraun baldin badu, EH'ren bihotza euskalduna izan delako da. Francon garaian aldatu zen egoera hori (50 urte gutxi gorabehera), baserriak hustu zirenean, Industri Erreboluzioa sartu zenean. Ni gerra ondoan jaio nintzen eta enekien erdararik herri eskolara joan arte, eta ni bezala ia denak Bizkaiko herri txikietan, eta Gipuzkoan oraindik gehio. Zuk agian ez duzu holakorik ezagutu... Gaur zenbat txotxo daude EHn bost urtekin erdara tutik ez dakitenak? Hiri handietan (Bilbo, Gasteiz, Irunea, Baiona etab--Irun herri berezi xamarra da militarren presentzia gatik) erdara lehenagotik mintzatzen zen, noski. (Baina nik ezagutu ditut 19. mendean sortutakoak, gaztetan Bilboko plazara joaten zirenak, eta han euskara parra parra egiten zela zioten). Beraz, ez dut uste euskarak indar aski duenik espainola eta frantsesaren artean bizirik irauteko. Hizkuntza honek ezin du egoera hori toleratu (hitz hau ez da jendearentzako bakarrik) biziko bada. Argi dago ez dela berdin USAn edo EHn bizitzea. Zuek guk baino askoz azal "finagoa" duzue gai hauetan eta nik esandakoak gogortxo hartu dituzu. Ez zazula pentsa inundiko indarkerian alde naizenik. Baita're, agian oker gabiltza euskararen natura edo "nolako izan behar duen" eztabaidatzean. Ez da inoiz berdina izan. Zer dakigu euskara nondik nora ibilikoa den? JMallea
Technical Details
Message-ID:
<Pine.OSF.3.96.981010063015.20377A-100000@empire.scs.unr.edu>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!unknown!not-for-mailReferences:
<Pine.SOL.3.95.981009180952.18439A-100000@primrose>Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit X-Google-Thread: 112301,7f28c7d11898de03 X-Google-Attributes: gid112301,public From: Jose Mallea Olaetxe <mallea@SCS.UNR.EDU> Subject: Re: Real Basque cinema Date: 1998/10/10 Message-ID: <Pine.OSF.3.96.981010063015.20377A-100000@empire.scs.unr.edu> X-Deja-AN: 399804860 Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.CUNY.EDU> Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU * References: <Pine.SOL.3.95.981009180952.18439A-100000@primrose> Comments: ******************************************************** X-Authentication-Warning: empire.scs.unr.edu: mallea owned process doing -bs Content-Type: TEXT/PLAIN; charset=US-ASCII MIME-Version: 1.0 Newsgroups: bit.listserv.basque-l