🚀 go-pugleaf

RetroBBS NetNews Server

Inspired by RockSolid Light RIP Retro Guy

Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11202

Re: Euskaraz...?

#11202
From: Fco.Javier Herrera Lotero
Date: Mon, 18 Apr 1994 13:56
56 lines
3756 bytes
----------------------------Original message----------------------------
Hemen duzue El Diario Vasco'ren Zabalik euskal gehigarrian irakurri
dudana:

"1992an E.H.U.-an 193 tesi egin ziren, eta 8 euskaraz; 1993an 192, eta
9 euskaraz. Ez dut ezagutzen ia inor euskaraz tesirik burutzen ari
denik, baina bai tesia gazteleraz idatzi duten edo idazten ari diren
euskaldunak. Horren arrazoiak nabariak dira, lana bikoiztu egiten
zaizu eta bere zabalpena murriztu."

Horiek Ibon Uribarrien kezkak dituzue. Nere lerro hauek leitzen ari
diren artean ba al dago zerbait erantsi nahi duen inor?

Ta, begira, iritziren bila nabil, ez zirikatzeko asmotan.

Mila esker.

                   -========== * ==========-


Oharkabean ezabatu arren, Mikel Susperregi'k Mikel Forkada adiskideari
egindako erantzunari buruz zerbait esango dut, nolabait hizketa beronen
suspertzaile izkutua naiz-eta. Basque-l'en azken asteotan euskeraz
eskas idazten dugula adierazi nahi zuen MF'k. Horren ondorioz, ingelesez
bakarrik ikusi, baina ingelesez idazteari gaitzetsi gabe. Zerrenda-kide
askok ez dakite euskeraz; eta beren jakinmina osatzeko ondo dago ulertzen
duten hizkuntzez argitzea, noski. Ta gainera, inor ez dabil errudun
eske. Zerrenda hau baztertuta dugunoi abixua eman eta berpiztu nahi.
Asmo berean, MF'k galdera batzuk egin ditu hemen asiera-asieratik eta
niri txalogarri zait.

Bestalde, laburuari buruzko galdera edo inork ez erantzutezkeroz, nik
ez nuke ziur-ziur zergatik esango. Galdera bazen, inork ez zekien
haren berririk, apika. Hizpidea bazen, berriz, agian eztabaidan sartzeko
gogoa zuenik ez zegoan. Nere eskarmentuan, erdaldunen arteko eztabaidak
erraz txirristatzen dira elkarren leinua barra-barra beztutzerantz.
Euskaldunen artean, ostera, sakonago erasotzen oi dugu: bestea etsai
minaren antza somatzeraino. Horrela, etsaiak nunai: euskeraren etsaiak,
Euskadiren etsaiak, Euskadi aurreratzeko etsaiak eta abar. Oinaztar-
ganbotarrena, gora gu eta gutarrak, Oteizaren eta Txillidaren arteko
liskarra. Beste iritzikoak guk bezela denon onerako aritzen diran uste
beharrean, etsai zalpatzaileak dirala uste ohi dugu. Eta etsaiak, noski,
akabatu behar...

Horregatik, hemengo euskaldun jendeak sotilegia dirudi, beaharbada.
Elkarren ezaguera txikia dugunezkero, hasieran hobe genuke galde-
erantzunez jardutea edo are obeago, atzerrian gertatzen zaizkigun
kontu xelebretaz. Adibidez, aspaldian agertu zen neska Hegoafrikan
bizi denak kontu politak jaulki diezazkigukela nago.

Ez dugu elektroi mundu ahaltsu paregabetik kanpo euskera utzi behar.
Jalgi bedi sarera!

Agur beroa,

Javier Herrera / vax242@tid.es
Technical Details
Message-ID: <9404180805.AA00440@tidos.tid.es>
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!newsserver.jvnc.net!yale.edu!nigel.msen.com!emory!nntp.msstate.edu!paladin.american.edu!auvm!tidos.tid.es!vax242

Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit
X-Google-Thread: 112301,21ab96970748868b,start
X-Google-Attributes: gid112301,public
X-Google-ArrivalTime: 1994-04-18 06:56:25 PST
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!newsserver.jvnc.net!yale.edu!nigel.msen.com!emory!nntp.msstate.edu!paladin.american.edu!auvm!tidos.tid.es!vax242
Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU
Newsgroups: bit.listserv.basque-l
Comments: ********************************************************
Comments: * The following "Approved" statement verifies header   *
Comments: * information for gateway passage.  No approval of the *
Comments: * content is implied.                                  *
Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU                              *
Comments: ********************************************************
Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET
Message-ID: <9404180805.AA00440@tidos.tid.es>
Date: Mon, 18 Apr 1994 09:56:25 EDT
Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET>
From: "Fco.Javier Herrera Lotero" <vax242@tidos.tid.es>
Subject: Re: Euskaraz...?
Lines: 55