🚀 go-pugleaf

RetroBBS NetNews Server

Inspired by RockSolid Light RIP Retro Guy

Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11205

Re: tesiak euskaraz

#11205
From: Eneko Agirre
Date: Wed, 20 Apr 1994 14:05
61 lines
4260 bytes
----------------------------Original message----------------------------

> Hemen duzue El Diario Vasco'ren Zabalik euskal gehigarrian irakurri
> dudana:
>
> "1992an E.H.U.-an 193 tesi egin ziren, eta 8 euskaraz; 1993an 192, eta
> 9 euskaraz. Ez dut ezagutzen ia inor euskaraz tesirik burutzen ari
> denik, baina bai tesia gazteleraz idatzi duten edo idazten ari diren
> euskaldunak. Horren arrazoiak nabariak dira, lana bikoiztu egiten
> zaizu eta bere zabalpena murriztu."
>
> Horiek Ibon Uribarrien kezkak dituzue. Nere lerro hauek leitzen ari
> diren artean ba al dago zerbait erantsi nahi duen inor?
>
> Ta, begira, iritziren bila nabil, ez zirikatzeko asmotan.
>
> Mila esker.
>
>
> Javier Herrera / vax242@tid.es


Euskarazko tesien  urritasunari  buruz,  iruditzen zait  arrazoiak badaudela
horretarako.  Batetik  ikerkuntza,  eskolan lehenik,   institutuan  gero eta
unibertsitatean  bukatzen  den piramidearen  tontorra  da.  Ikasle euskaldun
asko    daude eskolan, asko  dira   institutuetan  euskaraz ikasten dutenak,
gutxiago  karrera  euskaraz egiten  dutenak.     Normala da, zentzu  hortan,
ikerkuntza eta tesi-lanak euskaraz burutzen dituztenak are gutxiago izatea.

Bestetik, eragozpen praktikoak ere badaude:

        -ikerkuntza talde  gutxi dago euskaraz  lan egiten, eta oso zaila da
zeure  lana  aurrera ateratzea zure zuzendaria  eta  taldea  beste hizkuntza
baten aritzen direnean.

        -ia ezinezkoa  da tesi-epaimahaiko guztiak euskaldunak izatea, beraz
tesiaren  gaztelaniazko   itzulpen   bat egitea    beharrezkoa  da.  Arrazoi
berdinagatik tesi-irakurketaren egunean, euskaraz  egin nahi  bada, bapateko
itzulpena beharko litzateke.

Erreztasunik, egia esan, ez da erreztasun gehiegi eskaintzen UPV-EHUren
aldetik. Alderantziz, proiektuetako txostenak euskaraz egoteak ez du
laguntzen eskaera ofizialetan. Izan ere txosten hoiek gaztelaniara itzultzen
dituzte (Jaurlaritzan bai behintzat), eskatzailearen inungo kontrol gabe,
eta gaztelaniazko bertsio hoien gainean erabakitzen da.

Dena den, eta borondatea badago, eragozpen  hoiek gainditu daitezke.  Lehena
iruditzen  zait gogorrena.  Gainditzeko  euskaraz  jarduten diren ikerkuntza
taldeak bultzatu beharko genituzke,   eta  hori guztion lana da.    Bigarren
eragozpena,  nahiz eta lan   gogorra eskatu, gainditzeko errazagoa iruditzen
zait.   Informatika fakultatean euskarazko  tesi bat aurkeztu  izan zen joan
den urtean: euskaraz  eta frantsesez  zegoen idatzia, eta   tesi-irakurketa,
euskaraz  izan  zena, bapateko  itzulpenaz  lagundua  egon  zen.  Hirugarren
asuntoa, eskakizun ofizialena, ... ba zer esan?

Hemengo  lan taldean euskaraz  aritzeko suertea  daukagunez, ez dut  ikusten
arrazoirik nire tesia euskaraz ez burutzeko, alderantziz.

Beste bat arte,

                Eneko
Technical Details
Message-ID: <250*jibagbee@sisb00.si.ehu.es>
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!xlink.net!rz.uni-karlsruhe.de!news.uni-stuttgart.de!news.belwue.de!news.dfn.de!scsing.switch.ch!swidir.switch.ch!univ-lyon1.fr!jussieu.fr!math.ohio-state.edu!usc!elroy.jpl.nasa.gov!netline-fddi.jpl.nasa.gov!nntp-server.caltech.edu!library.ucla.edu!europa.eng.gtefsd.com!paladin.american.edu!auvm!sisb00.si.ehu.es!jibagbee

Show Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit
X-Google-Thread: 112301,d14aeb970777c80b,start
X-Google-Attributes: gid112301,public
X-Google-ArrivalTime: 1994-04-20 07:05:56 PST
Path: arc1-ca.pugleaf.net!gmd.de!nntp.gmd.de!xlink.net!rz.uni-karlsruhe.de!news.uni-stuttgart.de!news.belwue.de!news.dfn.de!scsing.switch.ch!swidir.switch.ch!univ-lyon1.fr!jussieu.fr!math.ohio-state.edu!usc!elroy.jpl.nasa.gov!netline-fddi.jpl.nasa.gov!nntp-server.caltech.edu!library.ucla.edu!europa.eng.gtefsd.com!paladin.american.edu!auvm!sisb00.si.ehu.es!jibagbee
Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU
Newsgroups: bit.listserv.basque-l
Comments: ********************************************************
Comments: * The following "Approved" statement verifies header   *
Comments: * information for gateway passage.  No approval of the *
Comments: * content is implied.                                  *
Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU                              *
Comments: ********************************************************
X-Envelope-to: BASQUE-L@CUNYVM.bitnet
Content-transfer-encoding: 7BIT
Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET
Message-ID: <250*jibagbee@sisb00.si.ehu.es>
Date: Wed, 20 Apr 1994 10:05:56 EDT
Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET>
From: Eneko Agirre <jibagbee@sisb00.si.ehu.es>
Subject: Re: tesiak euskaraz
In-Reply-To: <9404200908.AB24704@scsx01.sc.ehu.es>
Lines: 60