Article View: bit.listserv.basque-l
Article #11274Dantza
From: Lagun Batzuen
Date: Fri, 06 May 1994 17:07
Date: Fri, 06 May 1994 17:07
37 lines
2776 bytes
2776 bytes
----------------------------Original message----------------------------
BESTE LURRALDEETAN ERE BAI
--------------------------
Gaur Dantzaren Nazioarteko Eguna da eta, bihar hasita,
Gipuzkoako hiriburuan eta beste lau herritan martxan jarriko den
Maiatza Dantzaren pareko ekitaldiak izango dira beste herrialdetan
ere.
Iru#ean, esate baterako, Udalak eratu dituen zortzi dantza
koreografia eskainiko dira maiatzean zehar. Gaur eta bihar Michel
Ghelderode-ren "Escorial" obra eskainiko da Gayarren, antzerkia eta
dantza nahasten dituen ikuskizuna.
Maiatzaren 2, 4 eta 5ean Lindsay Kemp-en "La Cenicienta"
eskainiko dute leku horretan, eta Donostiarra Momix taldeak
ekarriko duen ikuskizun bera eramango dute Iru#ea ere ondoren.
Hilaren 26an eta 27an Mathilde Monnier-ek bergauza egingo du.
Bizkaia jauzia eginez, Teatro Barakaldon "Giselle" eskainiko
du Euskadiko Balletak maiatzaren 3an eta 4ean, eta Arteszenaren
"Amets beroak" eramango dute maiatzaren 6an, biharamunean Gelabert
Azzopardi-en konpainiak "El jardinier" ikuskizuna eskaintzeko.
Gasteizko Udal Antzokian azkenik, hilaren 6an Joven Ballet La
Compa#ia-rekin hasi eta hilabete osoan zehar emango dira
ikuskizunak. Hiriburu horretarik ere pasako da Mathilde Monnier
12an, Manuel Iradier Elkartea izango da 14ean, Ballet Nacionale de
Nancy et du Loraine 17an, Euskadiko Balleta berriro 19an, Cristina
Hoyos 20an, Amdanda Danza 24 eta 25ean eta Marco Berriel 27an.
Aurten foru aldundi eta udalek ahalegin berezia egin dute
ekitaldiok koordinatzen, presupostuak jeitsi ahal izateko.
J.A. - egin - Kultura
1994 Maiatza. 2 ostirala
Technical Details
Message-ID:
<BASQUE-L%94050613080152@CUNYVM.CUNY.EDU>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!get.hooked.net!decwrl!decwrl!amd!netcomsv!netcomsv!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BBShow Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit X-Google-Thread: 112301,492c9bd9e0e09eaf,start X-Google-Attributes: gid112301,public X-Google-ArrivalTime: 1994-05-06 10:07:48 PST Path: arc1-ca.pugleaf.net!bga.com!news.sprintlink.net!get.hooked.net!decwrl!decwrl!amd!netcomsv!netcomsv!paladin.american.edu!auvm!CUNYVM.BITNET!JL0BB Comments: Gated by NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU Newsgroups: bit.listserv.basque-l Comments: ******************************************************** Comments: * The following "Approved" statement verifies header * Comments: * information for gateway passage. No approval of the * Comments: * content is implied. * Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU * Comments: ******************************************************** Approved-By: EGMBH@CUNYVM.BITNET Message-ID: <BASQUE-L%94050613080152@CUNYVM.CUNY.EDU> Date: Fri, 6 May 1994 13:07:48 EDT Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.BITNET> From: Lagun Batzuen <JL0BB@CUNYVM.BITNET> Subject: Dantza Lines: 36