Article View: bit.listserv.basque-l
Article #151Bederatzi gogoeta (Txillardegi)
From: Congress for Peace in Euskal Her...
Date: Fri, 25 Sep 1998 00:00
Date: Fri, 25 Sep 1998 00:00
178 lines
7729 bytes
7729 bytes
Kaixo lagunok:
Egoera gure Euskalherrian dagoela eta artikulu dexente handia agertu zen atzo
Euskadi Informacionean, Iritzi atalean -- hemen bidaltzen dizuet
Txillardegiren bederatzi gogoeta. Aio, Olatz Arkauz
Gora Euskal Herria Askatuta ETA Euskalduna!
PS. Epa Luistxo: lotura bat ipini genuen hemen:
<http://osis.uscd.edu/~ehj/html/newsmp.html>
Eskerrikasko informazioarengatik! Beti aurrera bolie!
Hemen duzue `Bederatzi gogoeta':
Bederatzi gogoeta
Jose Luis ALVAREZ ENPARANTZA "TXILLARDEGI"/
Idazlea
Itsu batek ere ikusten du joan den irailaren 18-ko
suetenaz
geroztik, errotik aldatu dela giroa. Hilabete luzetan
barrena geldialdi
kirats itogarria Euskal Herriaz nagusitu ondoren, orain
alderantzizko
joera dugu begien aurrean: pozez eta itxaropenez
oratua.
Ez dut nik inolaz ere neure burua esperantza-uhin
orokor eta
hazkor horretatik at paratuko. Ni ere sinetsita
bainago, bai
suetenak eta bai Lizarrako elkarketak, aurrerapausu
handi baten
zantzuak izan daitezkeela.
Eta, honeteraz gero, apalki baina irmoki ere bai, gure
herriak behar
eta merezi duen arrakesta lortzeko argigarri gerta
daitezkeen
bederatzi gogoeta plazaratzea bururatu zait.
1.- Suetenaren berria izatean, hauxe esan dute
Madrileko indar
politiko nagusiek eta hemengo beren sukurtsaleetakoek:
"Gracias a
la firmeza en la defensa de la legalidad vigente, la
paz esta ya
conseguida. Sslo falta la entrega de las armas".
Hots, guztiz faltsua da argudio hori. ETA ez da euskal
arazoaren
jatorria, ondorioa baizik. Gakoa euskaldunon nazio-
eskubideen
ukazioan datza. ETAren menia mugagabe honek ez du
euskal
arazoa konpontzen. Baina konponbidera eraman dezakeen
elkarrizketa zabal dezake.
2.- Espainiako Konstituzioa, eta Nafarroako eta
Baskongadetako
bi Estatuek, espainiar Estatuaren borondatea biltzen
dute funtsean,
ez euskal herriaren nahia. Exo-determinazio hutsa dira,
eta
demokraziaren oinarrian jarri behar den Auto-
Determinazioaren
ukaera.
3.- Urriaren 25an hauteskundeak izango ditugu. Zenbait
astez, eta
Estatuen "media" anti-euskaldunen besotik, amnesia
politiko
orokorra hedatuko da gure eskualdeetan; eta euskal
nazio-arazoaren muin politikoa izkutatuko.
Ondoko aste hauetan gure herriak jasango duen
alienazio-mailaz
jabetu behar dugu; eta Lizarrako akordioaren bidetik,
zentzuz ezarri
behar ditugu oinarriak, azaroan, abenduan, eta abar,
hauteskunde-giroko globoak mozorrogabetuz. Hitzetatik
eginetara
behar.
4.- Urte luze hauetan, HBrekin eskuz esku aberrigintzan
elkarturik
ez jokatzeko, arrazoin nagusi bat erabili izan dute
PNVko eta
EAko aberkideek: ETAren iharduera. Estakuru hori
desagertua da.
Geure burua abertzale jotzen dugun guztiok, eskuz esku
anairiko
jokatzeko garaia heldu zaigula esan daiteke, orain
arteko liskarrak
ahantziz.
5.- Suetenak zabaldu duen garai esperantzagarri
honetan, abertzale
guztiok batzen gaituen guztian behar dugu elkartu; eta
berezten
gaituen guztia, ahal delarik bederen, eta lege-marko
berria lortu
artean, bigarren mailan utzi. Etsai inperialista hortxe
dago. Egun
hauetan ere ezin garbikiago agertu denez.
6.- Lizarrako Akordioaren barruan aurrera jokatzeko,
oso
nabarmen agertzen zaigu premiatsua dugun alor bat:
euskal
kulturarena. Eta nazio-hizkuntzarena bereziki. Ez dago
arrazoirik
esparru horretan gaurdanixek geure arteko koordinazioa
ez
azkartzeko.
7.- Dauden gizarte-indarrak beren horretan hurbiltzen
eta
bateratzen saiatzea, guztiz bidezkoa da. Zalantzarik
gabe. Baina
gizarte-indar horiek berak aldatzen, gutartzen eta
euskal-herritartzen ahalegintzea, nork bere aldetik eta
bere ideien
arabera burutzea, behar-beharrezko lana ere bai.
Egindako
alienazio-lanari egin behar zaio aurre, ausarki.
8.- Azkeneko urte hauetan, eta oso arrazoin
desberdinengatik (eta
ez beti besteen erruz, aitor dezagun) aukera ederrak
galdu ditugu
geure herria azkartuz eta sendotuz joateko. Hau egia
izan arren,
aurrera begiratu behar dugu orain. Eta atzean utzitako
errakuntzen
zauriak, poliki-poliki joango dira sendatuz.
9.- Bakerako keinuen beharra azpimarratzen da egun
hauetan. Hiru
bederen gailen agertzen zaizkit:
- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Zigorraren hiru laurdenak gaindituta dituzten
presoak, askatzea.
- Orain txalotzen den bake-prozesoaren hastapenetan
bultzatzaile
nagusi izan den Mahai Nazionaleko 23 kideak (jadanik 10
hilabetez
preso) berehalakoan askatzea.
Horra hor nire iritzia, argi eta garbi.
Arriskuak? Bi:
1.- Estatalistek bat eginda, gure eskubideen kontra
"gehiengo
espaqola"ren bidetik, enbutuaren legea aplikatu, eta
gogor eta
gupidagabe jokatzea.
2.- Lizarrako izenpetzaileen arteko batek edo bestek,
"gobernagarritasuna"ren izenean, hori guztia "en el
plano de las
ideas" uztea, eta lehengo porrusaldara itzultzea.
Ez bata ez bestea lirateke lehenengo aldiz gertatuko.
Zer egin? Denborarik batere galdu gabe, eta 25a baino
lehenago,
urrats konkretu batzuk ematen hastea. Gaur berton,
bihar baino
hobeki.
---------------------------------
Technical Details
Message-ID:
<cf382c16.360c0d2f@aol.com>Path:
arc1-ca.pugleaf.net!unknown!not-for-mailShow Full Headers
Complete Article Headers
X-Google-Language: ESPERANTO,ASCII-7-bit X-Google-Thread: 112301,2476b36e048ad7c7,start X-Google-Attributes: gid112301,public From: Congress for Peace in Euskal Herria <CPEH@AOL.COM> Subject: Bederatzi gogoeta (Txillardegi) Date: 1998/09/25 Message-ID: <cf382c16.360c0d2f@aol.com> X-Deja-AN: 394883967 Sender: "BASQUE-L: BASQUE CULTURE Mailing List" <BASQUE-L@CUNYVM.CUNY.EDU> Content-transfer-encoding: 7bit Approved: NETNEWS@AUVM.AMERICAN.EDU * Comments: ******************************************************** Content-Type: text/plain; charset=US-ASCII Mime-Version: 1.0 Newsgroups: bit.listserv.basque-l